Baztan nekazaritza eta abeltzaintzari lotutako udalerria izanik, bertako ekoizleek kalitaterik hobereneko produktuak bermatzen dituzte. Behiki, ardiki eta zerrikia (txuleta, urdaiazpikoa, txistorra, xingarra, solomoa…) eta barazkiez gain, esnekiak ere hagitz garrantzitsuak izan dira beti, horien artean, ardi latxaren esnez egindako gasna nabarmentzen da.
Hauek dira Baztango jaki aipagarri batzuk: gasna, gaztanbera, amuarrainak, zuri eta beltza (bildotsaren odol eta muinekin egindako platera), taloak, onddo beltza, zerrikiak eta odol-hestebeteak, ehiza-haragia, aratxe-haragia, pateak, gaztainak, etxeko mermeladak, sagardoa eta likoreak, hurrez eginiko txokolatea hurrekin egina…