Herriak lau auzo ditu: Arribiltoa, Apaioa, Urrasun eta Zuaztoi.

Azpilkuetan, Baztango hainbat eta hainbat lekutan bezala, lamien erreferentziak aurkituko ditugu. Herri honen inguruko mendi batean, bi emakume lurperatu omen zituzten, biak ere lamiak: Meatzeta parajean, hain zuzen ere. Tradizioaren arabera, bertan ekaitzak sortzen omen dira.

Bertzalde, Azpilkuetako jauregiaren arkitekturaren taxua azpimarratu behar dugu. Leinu-etxe hau San Frantzisko Xabierkoaren amaren sortetxea izan zen. Erdi Aroko dorretxea, defentsarako gotorlekua, eta Cisneros kardinalaren aginduz, ia osorik 1516. urtean birrindu egin zuten.

Eliza San Andresen ohoretan eraiki zuten. Barnealdean, XVIII. mendearen bigarren erdialdeko erretaula-multzo aipagarria dago.

Herriko bestak uztailaren 7an dira, San Fermin egunean.

Azpilkuetan, Zuaztoi auzotik, Azpilkuetako Elizaldera joaten den galtzada zaharrean, Errotaldeko alderdian, Xartolako errotak daude; bi errota dira, biak berdin berdinak, biak bata bertzearen ondoan eta biek  Artzubiko errekatik hartzen dute ura.

Orain dela gutxi zaharberrituak izan dira, eta biak, presa eta kanalekin batera, gune hidrauliko interesgarria eta ikusgarria osatzen dute.

Nola iritsi - mapa

Iruñetik 59 km-ra dago. Herrira heltzeko, N-121-B errepidea hartu behar da. Errepideko puntu batean, ezkerretara, Azpilkuetarako desbideratzea dago.

Argazki galeria

Baztan Turismo