Baztan Ibarra, klimatologiari dagokionez, eremu kantabriarrekoa da. Klima epela du, euria ugari izaten da urte osoan, eta elurte arinak negu aldera. Nolanahi ere, elurteak Baztan Ibarreko mendi eta herririk garaienetan izaten dira nagusiki. Ibarraren behealdean, berriz, neketan egiten du elurra, eta egiten duenean, ez du luzez irauten, ez baitu zuritzen.
Ibarrean hodeitza handia izaten da, eta euri aunitz egiten du. Baztango klimaren ezaugarririk aipagarriena prezipitazioak dira, urteko 1.400dik 1.600 milimetrora metro karratuko. Horren ondorioz, ibarra berdea eta hezea da, eta horiek ematen diote xarma berezia.