Aspalditik egin izan da sagardoa gure lurretan. Sagar zukua fermentatu eta 8⁰ inguru edari alkoholdun bihurtzen. Sargardoa lagungarri paregabea da bertako haragi edo taloekin jateko.

Baztanen (Arizkunen) XVIII. mendeko dolare zahar bat dago Gamioxarreko dolarea deiturikoa eta bertan sagardoa lehen nola egiten zen ikusi daiteke.

Non aurkitu

Larraldea sagardotegia (Lekaroz)

T. 948 452 121

www.sidrerialarraldea.com

Gamioxarreko dolarea

XVIII. mendeko dolarea da (dolare barrokoa). Urtero, Jo ala Jo elkarte kulturalak Kirikoketa besta antolatzen du (udazken aldera, sagarra jasotzen den aroan), sagardoa lehenago nola egiten zen ikusteko.

 Arizkungo etxe hau dolaretxea da, baina horrez gain, sagastia ere mantentzen du. Badaude bisita gidatuak dolarea ikusteko.

Informazio gehiago: 667 050 264