Baztango udalerria Nafarroako iparraldean dago, 376,8 km2 ditu eta Foru Komunitateko nahiz Euskal Herriko udalerririk zabalena da.

Baztango kokapen zehatza hauxe da: 2⁰10’10″ ekialdera eta 43⁰8’45″ iparraldera. Mendebaldean honako hauek ditu mugakide, Donamaria, Bertizarana eta Etxalar; hegoaldean, Kintoko eta Erregereneko mendiak, Lantz, Anue eta Ultzamako herri-basoak; ekialdean, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepel; eta iparraldean, Sara, Ainhoa, Ezpeleta, Itsasu, Bidarrai, Zugarramurdi eta Urdazubi.

Distantziak
  • Iruñea: 50 km.
  • Donostia: 65 km.
  • Gasteiz: 148 km.
  • Bilbo: 165 km.
  • Baiona: 50 km.
  • Donibane Lohitzune: 57 km.
  • Biarritz: 50 km.
  • Hondarribia: 48 Km.
  • Logroño: 148 km.
  • Donibane Garazi: 31 km.

Iruñetik etorrita

N-121-A errepidea hartu behar da. Belateko mendatea eta tunelak zeharkatuko ditugu Oronoz-Mugairira iritsi arte. Bertan, bidea bitan banatzen da. Hor, eskuinetara, Baztan Ibarra zeharkatzen duen, eta, Otsondo igarota, Dantxarineako mugaraino eramanen gaituen N-121-B errepidea hartu behar da.

Donostiatik etorrita

Behobian (Irungo mugatik hurbil) N-121-A Iruñerako norabidea erakusten duen bide-seinalea topatuko dugu, bai errepide nazionaletik etorrita, bai A-8 autopistatik etorrita ere (1 irteera). Errepide horretatik aitzina eginen dugu Oieregiko tuneleraino; bertan, eskuinetara, Baztanera eramanen gaituen N-121-B errepidea topatuko dugu.

Baionatik etorrita

Uztaritzera doan D932 errepidea hartu behar da. Kapito Harriren errotondan, D250 errepidea hartu eta aitzin segitu Zuraiderako bidean (errepidea D88 bilakatzen da). Zuraide herriko errotondora iritsita, D918 errepidea hartu Ezpeletaren noranzkoan. 2 kilometro aitzinago, Ainhoa eta Dantxarinearat doan D20 errepidea hartu. Dantxarinearantz segitu eta bertan N121B hartu. Berehala sartuko zara Baztanen, eta behin Otsondoko mendatea gaindituta, lehen Baztango herriak ikusiko dituzu.

Garraio publikoan

LA BAZTANESA
LA BURUNDESA