BAZTANGO DONEJAKUE BIDEA

Donejakue bidearen adar zaharretako bat Baztanen barna zeharkatzen ditu Pirinio Atlantikoak. Baionako kaian lehorreratzen zirenek erabiltzen zuten bide hura, Iruñeruntz zihoazen merkatari karabanekin elkartzeko. Urte sail luzean ahazturik, hondar urteotan indar handiz berpiztu da bide hori, beharbada ibilbide samurra duelako eta gure bazterretako natura benetan ederra delako. Sorginkerien oihartzunak gordetzen ditu, eta han-hemenka, larreak, oihanak, jauregiak eta baserriak tartekatzen dira.

 

 Santiagora

ETAPAK

Hauek dira Baiona eta Iruña elkartzen dituzten sei etapak (guztira 106 Km):

– 1. ETAPA : Baiona — Uztaritze


– 2. ETAPA : Uztaritze — Urdazubi

– 3. ETAPA : Urdazubi — Amaiur


– 4. ETAPA : Amaiur — Berroeta

– 5. ETAPA : Berroeta — Olague


– 6. ETAPA : Olague — Iruña

(Argazki guztiak Eroski gidatik hartuak izan dira)

 

ATERPETXEAK

Hauek dira bide honetan aurki ditzakezun aterpetxeak:

-URDAZUBI: (0034) 948 599 266

-AMAIUR: (0034) 948 453 292

-LEKAROZ: (0034) 948 581 804

-BERROETA: (0034) 948 585 104

-OLAGUE: (0034) 948 307 024

 

BAZTANGO DONEJAKUE BIDEAREN GAINEKO INFORMAZIO GEHIAGORAKO

Nafarroako bideak: Baztango Donejakue bideko etapak, argazkiak, gps track-ak, mapak, distantziak,… ) http://www.rutasnavarra.com/Rutas/

Eroskik Baztango Donejakue bidearen gainean argitara emandako informazioa jaisteko: etapak, kilometroak… Eroski

Baztango Donejakue bidearen GPS track-ak jaisteko: http://www.caminodesantiagoennavarra.es/index.php?m=60&ma=84&t=18&d=72&pagina=1

-APP mugikorrendako “BUEN CAMINO DE SANTIAGO” aplikazioa (Google Play-tik jaisteko), gaztelaniaz eta ingelesez soilik:  https://play.google.com/store/apps/details?id=com.editorialbuencamino.buencamino&hl=es