Baztandarren Biltzarra baztandarren arteko senidetasun jai handia da. Udan egiten da, baina ez egun finko batean, azken urteetan Sanferminen amaieraren osteko lehen igandean.
Ibarrean egiten den jai adierazgarri hau Elizondon ospatzen da. 1963an hasi zen egiten.
Besta handi honetarako, Baztan osatzen dute 15 herriei eskatzen zaie orga edo karroza apaindu batean Baztango ohitura eta izaeraren adierazgarri diren gaiak Elizondora eramatea, gero denak elkarrekin anai-arreben arteko besta ospatzeko. Orga apainduak izaten dira bestaren muina, orga hauetan herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak udalaren, gobernuaren eta herritarren aitzinean agertzeko; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko erabiltzen baitira.
Goizean zehar artisauen eta bertako produktuen postuak egoten dira ikusgai.
1976an Baztango Udalak zeukan ordezkaritzak elkartearen antolakuntza uzten du, hortaz, gazte talde batek Baztandarren Biltzarra Kultur Elkartea sortzen du.