Iruritako plazak laxoan jokatzeko pilotalekua du eta etxe ederrez inguraturik dago; etxeek hiri-multzo ongi zaindua osatzen dute. Plazaren arkitektura nabarmena da, herri-arkitekturako etxe eta jauregiz inguraturik. Estilo gotikoa eta barrokoa aurkituko ditugu Jauregia dorretxean eta Iriarteko Gastonen jauregian.

Etxeberria edo Iriarteko Gastonen jauregia (plazan berean). Barrokoa. Bi dorre ditu, eta aitzinaldean, arranoa eta bi armarri blasonatu ageri ditu.

Jauregia dorretxea (herrigunean, Elizondora bidean, errepidearen eskuinaldeko azken etxea). Jauregi gotikoa da, eta Erdi Aroko dorre zaharberritua du. XVIII. mendean eraikin erosoagoa gehitu zioten. 
Aurten Jauregiaren lorategiak publikora irekiko da, bai eta ostatu ttiki bat ere.
Dorrea jauregia edo Jauregizahar (erdigunetik aldenduta dago; plazaren ezker aldean dugun karrika hartuko dugu). Nafarroako Erresumako hamabi jauregi zaharrenetako bat da. Jauregiaren nagusiak “Baztango jaunak” ziren. Bereziki deigarria da alboko eskailera. Baztango Udalak berriki eskuratu du.

Herriko Bestak maiatzean ospatzen dira, Igokundearen egunean.

Iruritan oraindik orain antzinako lanbideak gogora dakarzkiguten hainbat elementu aurkituko ditugu; errate baterako, bertako burdinola txikia. Solairu bakarreko etxe txikia da, gorapeduna, berriki artio azienda ferratzeko erabili izan dena; Baztan osoan gorde den bakarra da.

Iruritako Jauregia dorretxea

 

Iruritako Jauregiari Jauregizuria ere erraten zaio. Nafarroan XIV. mendearen bukaeran eta XV.aren hasmentan eraiki ziren dorretxeetako bat da. 1437. urteko agirien arabera, jauregiko jauna Pedro Periz izan zen, eta ordurako, Nafarroako Gorteetara deitzen zuten. Jauregi hau familia berean mantendu da gaur egun arte.

Nola iritsi - mapa

Irurita Iruñetik 46 km-ra dago, eta N-121-B errepideak herria zeharkatzen du.

Argazki galeria

Baztan Turismo