Hona hemen Baztango herriak, hegotik iparrera: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Oronoz, Arraioz, Irurita, Gartzain, Lekaroz, Elizondo, Elbete, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur. Aipatu herriak lau kuartel historikotan banatzen dira: Basaburua (Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga), Erberea (Oronoz, Arraioz, Irurita eta Gartzain), Elizondo (Lekaroz, Elizondo, Elbete) eta Baztangoiza (Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur).
Antzinako garaietatik, Baztango herriek, edo lekuek, Unibertsitate erregimena dute; beraz, ibar osoak udal-barruti bakarra osatzen du.
Ildo horretan, ibarreko herri-lurrak kudeatzen dituen Batzar Nagusiaren Ordenantzen atarikoan, Baztanen hamabortz Lekuak biltzen direla erraten da, eta ez Baztan hamabortz lekuen batasunak osatzen duenik.