Iruñetik 34 km-ra dago, eta herrira heltzeko, N-121-A errepidea hartu behar dugu, eta ondoren, Almandozko tunelaren irteeran dagoen bidegurutzea.
Almandozen, Galtzaga Jauregia, XVIII. mendeko oinetxea. Gaur egun erabat berritua, eta ostatu bihurtua.
Jauregia ere bisitatzen ahal dugu. Jauregia antzinako zerrendetan ageri zen oinetxea da. Ezkerralde murriztuko armarria du; kasketa ezkerretara begira dago, sasikotasuna adieraziz. Armarria oso xumea da; beraz, pentsa dezakegu oso antzinakoa dela.
Parrokia-eliza berria San Pedroren omenez eraiki zuten.
Herriko Bestak ekainean izaten dira, Bestaberri Egunean.
Belateko mendatea eta inguruak
Almandoztik, NA-1210 errepidea hartuta, Belateko gainera joaten ahal gara. Bide osoa oihan tartean eginen dugu, maiz aski lainopean egoten den oihan misteriotsu batez inguraturik.