Zopa bereziak dira, sardexkaz jatekoak. Lehenik eta behin, ardi-salda egin behar da, norberak nahi duen bezala, eta ondoren, ogi xerrak erantsi. Ogia bigundu egiten da saldan; saltsa xurgatzen duelarik, orduantxe egoten da jateko goxoen. Baztanen eta inguruan, ohitura da herriko besten bezperetan Baztan zopak jatea.

Non aurkitu

Baztanzopak dastaketa San Anton Egunean (urtarrilaren 17an).
Amaiurko besten bezperetan (abuztuaren 14an).
Herriko besteen bezperetan.