Lehen guda karlistan Espoz y Minak herria erraustu egin zuen arren, Lekaroz txoko zoragarria da.

Oharriz Lekarozko auzoetako bat da. Bertan baserri estetikoki ederrak, eta garrantzi handiagoko bertze batzuk topatuko ditugu: Oharrizko jauregia, bertzeak bertze.

Lekarozen, Aholku Onaren Ama Birjinaren ikastetxea zegoen. Ehun urtetik gora zituen ikastetxea kultura gune garrantzitsu bihurtu zuten Aita Kaputxinoek.

Herriko bestak herriko zaindari San Bartolome egunean ospatzen dira, abuztuaren 24an.

Infernuko Errota 



Lekarozko Orabidea auzoan kokatua dago, Etxebertzekoborda jatetxetik hurbil, inguru ezin hobean eta baso eder baten erdian.

Leku ezkutu hau Orabidea auzoko bizilagunak elkartzeko ezinbertzeko lekua izan zen eta harrigarria da errota bat bi magalen artean ia zintzilik ikustea, non gaur egun oraindik hor dagoen urjauzia azpitik pasatzen zaion. Leku ederra da zinez, eta inguru horretako kondairek are garrantzi handiagoa ematen diote.

Nola iritsi - mapa

Iruñetik 48 km-ra dago. Herrira heltzeko, N-121-B errepidea hartu behar dugu, edo bertzenaz, bi bide: bat, NA-8307 errepidea, Elizondora heldu baino kilometro bat lehenago ezkerretara dagoen bidegurutzetik, eta, bertzea, Iruritako plazatik aitzinerat doan bigarren mailako errepidea.

Argazki galeria