Jasokundearen elizaren harrizko eskaileretan elementu berezia topatuko dugu: disko-formako hilarriak. Hareharrizko harrietan landutako hilobi-monumentuak dira; oro har, behe-erliebe teknikaz landuak.  Harri horiek lurrean zutik sartzen zituzten, hildakoen hilobien buru, eta, gehienetan, sortaldera begira.

Erran beharra dago gaur egun bakar bat ere ez dagoela bere jatorrizko lekuan. Batzuk herriaren inguruko lurretatik ekarriak dira, beharbada bat-bateko heriotzaren bat edo mugaren bat adierazteko. Bertze guztiak elizen inguruan egiten ziren ehorzketetan zeuden.

Herriko bestak urriaren lehen igandean ospatzen dira.

Anizko Jauregia

 

Anizko jauregia antzinako leinu-etxe bat da. Gaur egun  Jauregiako ustiategi ekologikoa ezagutzeko aukera daukagu bisita gidatuarekin: landak, behiak, gasnategia, esnekien elaborazioa…

Telefonoa: 675 550 960

Nola iritsi - mapa

Iruñetik 37 km-ra dago. Herrira heltzeko, NA-2540 errepidea hartu behar dugu, Iruritatik barna, Frantzia aldetik etorrita. Bertzenaz, Iruñea aldetik etorrita, Almandozko tunelaren irteeran dagoen desbideratzea hartu behar da.

Argazki galeria