Baztango harana zenbait pelikula grabatzeko plato izan da urteetan zehar. Errate baterako, bertan filmatu dira “Las brujas de Zugarramurdi” (2013), “Baztan”(2012), “Escalofrio “ (2008), “Vacas”(1992), “El cura de Santa Cruz el cura guerrillero” (1991), “Viento de cólera”( 1988), Fuego eterno (1984).

Berriki “Zaindari ikusezina” filmatu da, Dolores Redondoren Baztan trilogian oinarriturik.

Zaindari Ikustezina

Thriller hau Fernando Gonzalez Molinak zuzendu du (Palmeras en la nieve, Tres metros sobre el cielo) eta Dolores Redondoren Baztan trilogiaren eleberri homonimoaren moldaketa zinematografikoa da. Marta Etura (Celda 211, Lo imposible) protagonista lanetan aritu da eta Amaia Salazar inspektorearen azalean mundu hipnotiko batera eraman gaitu. Pelikula batez ere Baztan haranean filmatu da, liburuaren gertaerak ematen diren lekuetan, hain zuzen ere.

Beraz, hurbildu zaitez lokalizazioak egutzera, eleberriaren inspirazio-iturri izan direnak eta amets zinematografiko bat errealitate bihurtu dutenak. Hona hemen filmaren agertokiak Baztanen:

Filmaren agertokiak Baztanen
cartel-guardian-invisible

Bisita gidatuak egiten dira liburuan azaltzen diren lekuak ezagutu eta bertako istorioa ezagutzeko. Informazio gehiagorako joan http://elguardianinvisible.com/ webgunera.