Baztango bailaran bisita gidatu interesgarri eta anitzak egin ahal dira. Izan ere, gure ondare naturala eta kulturala bisitariari zer deskubritu asko eskaintzen dio. Mendi ibilbideak, herriak, ondare etnografikoa, historia, literatura eta zinemako lokalizazioak…horiek guztiak eskura diren aukerak dira.

Amaiurko errota (Amaiur): errotaren historia eta funtzionamendua, arto motak eta talo elaborazio-prozesua ezagutzeko (eta ondoren taloak dastatzeko) bisita. Amaiurko herriari eta gazteluari bisita ere egiteko aukera eskaintzen da.

T. 619 955 709

www.amaiurkoerrota.com

Etxaideko errota (Elizondo): errotaren historia eta funtzionamendua, arto motak eta talo elaborazio-prozesua ezagutzeko (eta ondoren taloak dastatzeko) bisita.

T. 609 828 010

Anizko Jauregia: abeltzaintza ekologikoa eta gasnategia (Aniz): esne-behien esplotazio ekologikoa ezagutzeko bisita, Baztango bizimodu tradizionala ezagutuz eta tokiko produktuak dastatuz.

T. 675 550 960

www.jauregia.net

Jauregiarte: bisita gidatuak, ekitaldiak: Ikuspegi historiko-kultural batetik Elizondo, Irurita, Arizkun eta bertze herri batzuk ezagutzeko bisitak. Halaber El Guardian Invisible filmaren lokalizazioetarako bisitak eta Baztango ondare etnografikoa eta megalitikoa ezagutzeko neurrira egindako bisitak egiten dira.

T. 652 162 103

www.jauregiarte.com

Baztantrek: txangoak, mendi ibilbideak, igoerak, zeharkaldiak eta bisita kultural ezberdinak eskaintzen dituen enpresa.

T. 948 453276 / 696 133686

baztantrek.blogspot.com.es

Gamioxarreako dolarea (Arizkun): Baztanen geratzen den dolare barrokoa eta sagarra eta sagardoaren kultura ezagutzeko bisitak.

T. 667 050 264 / 670 720 913

www.joalajotaldea.wordpress.com

Larraldea sagardotegia (Lekaroz): Sagarra eta sagardoaren kultura ezagutzeko bisitak.

T. 948 452 121

www.sidrerialarraldea.com

Mirame Navarra al natural (birding, bisita gidatuak): naturaz gozatzeko eta bereziki, hegaztiak ezagutzeko bisitak.

T. 628 649 249

www.i-m.co/navarraalnatural/mirame/home.html

Baztan Tours: Baztan eta inguruko toki ezberdinetarako bisitak.

T. 948 45 26 52

www.baztantours.com

Baztango Trilogia: Baztango Trilogian oinarrituriko bisitak eskaintzen dituen enpresa.

T. 670336232

www.elguardianinvisible.com