Baztan kirol abenturekin gozatzeko leku aproposa da gure mendi, ibai, zuhaitz, zelai eta orokorrean, daukagun natura aberastasunari esker.
Abenturako kirol ezberdinak egin daitezke Baztan eta inguruan: rafting, piraguak, arroilen jaitsierak, zaldiekin mendi ibilbideak, paintball, tirolinak, arborismoa (soka zirkuitoak), segway ibilbideak, bizikleta elektrikoekin ibilbideak, penduluak…
Hemen behean horrelako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa ezberdinen informazio eta erreserbetarako kontaktuak ageri dira:
NAVARRA AVENTURA – NAFARROA ABENTURA BKZ
2014an Elizondon (Beartzun auzoan) parke berria ireki da “BAZTAN ABENTURA PARK” izenekoa. Haur eta helduei egokitutako kirol abentura ekintzak egiteko aukera eskaintzen du. Bertan, tirolina zirkuituak (helduentzat), tirolina txikiak (haurrentzat), arroil-akuapark naturala, 200 metroko bide ferrata handia eta pendulua egiteko aukera ematen da.
Aterpea (Narbarten) eta autobus zerbitzuak ere eskaintzen dituzte.
Informazio eta erreserbak: 948 59 23 22 / 646 75 57 60 / 608 77 80 06
ORDOKI ZALDITEGIA
Ordoki zalditegiak zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu heldu eta umeentzako. Arizkungo Ordoki auzoan kokatuta dago zalditegia, 121-B errepidean Erratzura joateko bidegurutzean bertan. Bertan, zaldiekin jarduera ezberdinak egiteko aukera dago; mendi paseoak zaldi gainean (1,2 edo 3 ordukoak), mendi itzuliak zaldiekin (jardunaldi erdikoak, osokoak edo ta egun bat baino gehiagokoak), kurtsoak, entrenamenduak…
Informazio gehiago, prezioak eta erreserbak: 616 160 115
hipica@ordoki.com / http://www.hipicasenavarra.com/index.php/es/
BAZTANTREK
Urte osoan zehar txangoak, xenda ibiltaritza, mendi igoerak eta zeharkaldiak eskaintzen ditu. Halaber, bertako kultura ezagutzeko parada ematen duten ibilbideak antolatzen ditu (herriak, errotak,kisulabeak, bunkerrak, e.a.).
Informazio eta erreserbak: 948 453276 / 696 133686