Zigan aipatzekoa da plazaren edertasuna, elizaren sarrera monumentalaz eta etxe ederrez inguratuta baitago.
Ziga eta Zigaurre artean Baztango begiratokia dago; bertatik, ibarraren iparralde osoa bere ederrean agertuko zaigu.
Zigako eliza San Lorentzoren ohoretan eraiki zuten, 1593tik eta 1603ra bitartean. Aitzinalde izugarriak forma herreratarrak uzten ditu agerian. Nafarroan dagoen estilo herreratarraren eredurik garbiena da.
Herriko bestak abuztuaren 10ean ospatzen dira, herriko zaindari San Lorentzoren ohorez.
Zigak auzo bat du: Zigaurre, eta bertatik gertu kokatzen da Baztango begiratokia.
Baztango behatokia
Iruñetik gatozela, Almandozera garamatzan saihesbidea hartzen badugu, eta, behin herria zeharkatu eta biaduktua behetik iragan eta gero, N-121 errepidea utzi eta Iruritara garamatzan bigarren mailako bidean sartuko gara. Berroeta, Aniz eta Zigatik pasatu ondoren, Baztango Behatokian izanen gara; errepidearen ondoan, hain zuzen ere.