Gartzainek hiru auzo ditu: Aitzano, Ariztegi eta Etxerri.

Gartzainen Iturbide jauregia dago (10. zk., leinu-etxea, Baztango lehenbiziko etxe nobleen artekoa). Baserri itxura dauka,  Aintzano auzoan dago, eta konkistatzaileen sortetxea da; Iturbideko Agustin eta Migelen sortetxea, bertzeak bertze.

Erlijio-eraikinei dagokienez, Tourseko San Martin eliza dugu aipagarria. Baztango zaharrenetakoa da. Koru altuak (gaztaina-zurez egina) San Martinen eta txiroaren eszena du erliebean grabatuta.

Herriko Bestak urriaren hamabian ospatzen dira, Pilar egunean.

Nola iritsi - mapa

Iruñetik 46 km-ra dago. Herrira heltzeko, NA-8307 errepidea hartu behar da, eta Irurita zeharkatuta, Elizondora heldu baino kilometro bat lehenago, Gartzainera eramanen gaituen desbideratzea hartuko dugu.

Argazki galeria