1. eguna

Bertiz / Arraioz
Irurita / Ziga / Aniz / Berroeta
Elizondo

2. eguna

Elizondo
Elbete
Gartzain
Lekaroz

3. eguna

Arizkun/Bozate
Erratzu
Amaiur
Azpilikueta

1. Eguna

BERTIZ

Jatorria XIV. Mendekoa da. Jabe bat baino gehiago izan ditu, 1898an Pedro de Ziga Mayok lorategi botanikoa sortu zuen.
Bertan kokatzen dira:
–    Lorategi botanikoa eta interpretazio zentroa: lau hectareatan zabaltzen da eta 120 landare espezie ditu, baita urmael txiki bat ere. Naturaren interpretazio zentroa jasotzen duen eraikinean eskualdeko animalia eta landareei buruzko panel eta proiekzio bidezko erakusketa dago.
–    Basoa: 2000 hectarea baino gehiago dira pago, haritz, haltza, gaztainondo, gereziondo, hurritz eta abarrez vetea. Basoaren goikaldean Azkolegiko Jauregia dago (842mtr)
BERTIZKO JAUREGIA 948 592421

ARRAIOZ

Bertan eraikin ezagunenetako bat dugu Jauregizar, XV-XVI mendeetan Ursua notarioarena izan zen. Gotikoa da oinarrian nahiz eta gero beste eraikin batzuk gehitu zaizkion (hegal bakarreko teilatua adibidez). Baztanen oso ohikoak ez diren zurezko urkamendia eta usategia ere gordetzen ditu.
Halere, eraikin zaharrena Bikuñako Jauregia da, herriko eliza barrokoaren inguruan.
Hirugarren jauregi aipagarria Zubiriako jauregia da. Erdi Aroko gerla dorreen itxura gorde du baina egin zaizkion eransketek kaleria edo balkoi luze bat gehitu diote.
Laxoa plaza: elizaren ondoan laxoa plaza ederra dago, udaberriko asteburuetan modalitate zahar hau ikusteko aukera paregabeak eskeintzen dira.

IRURITA

Etxe eta eraikin ederrez gozatzeko herria.
–    Errebote plaza: etxe ederrez inguratua, bertan Gazton de Iriarte Jauregi barrokoa.
–    Jauregia dorretxea: gotiko estilokoa XIV/XVmendeetan eraikia. Erdi Aroko dorre zaharrari  XVIII. Mendean eraikin barrokoa gehitu zitzaion. Egun bisita gidatuak egiten dituzte 948452056
–    Dorrea Jauregia edo Jauregizarrea: plazaren ezkerreko aldean dagoen karrikatik joanda topatuko dugu. Nafarroako Erreinuko eraikin zaharrenetakoa da, deigarriak dira gotorleku itxura eta alde batean duen eskailera.

ZIGA / ANIZ / BERROETA

NA-2540 errepidea hartuz Baztango Begiratokia dago.

Ziga: San Lorenzo eliza 1593-1603 urteen artean eraikia. Fatxada izugarria duen eraikina. Nafarroa osoko estilo herrerianoaren adibiderik hoberena

Berroeta: Megalitoak topatuko ditugu. Eneolitiko-burdin aroko (ka 2650-350) garaiko hilobiak daude: trikuharri, túmulo eta mairu-baratzak. Baita harlauza handiak lurrean bertikalki jarriak; menhirrak alegia.
Done Jakue bidea: bertan bideak dituen aterpeetako bat dago. Tlfna 948585019

Aniz: Bailarako herririk txikienak bertako izaera ederki mantendu du, nekazaritza baita oraindik ekonomia jarduera indartsua bertan. Honen adibide gaur egun bisita gidatuak egiten dituen Jauregia esnekiak baserria. Tlfna 657550960
Disko formako hilerriak, Anizko elizara bideko harmailetan topatuko ditugu.

ELIZONDO

Elizondo ezagutzeko paseotxo bat eman behar da. Bi kale dira aipagarriak: Jaime Urrutia eta Braulio Iriarte.
–  Udaletxea: Foruen plazan dago, arkitektura barrokoko eraikin ederra. 1695ean eraikitzen hacia.
–  Plazaren ondoan Abesbatzaren plaza dago, Xabier Santxotenaren eskultura-iturria ere bertan ikusi daiteke, Juanito Eraso zuzendariaren omenez egina.
– Plazaren parez- pare Paularena Etxea dago, indianoen etxeen adibide argia XIX. Mendekoa.
– Udaletxe ondoan Arizkunenea jauregia topatuko dugu 1730ean eraikia. Estilo barrokoa du, U formako oinplano. Egun Kultur Etxea da eta urtean zehar hainbat erakusketa eta ekultur ekimen bertan egiten dira.
– Santiago kalean eliza dago kokatuta. 1916-25 urteen artean eraikia, XVI. Mendeko eliza zaharraren ordezkoa. Eliza zaharra Arizkunenea parean zegoen baina 1913ko uholdeek desegin zuten. Egungo elizak itxura neogotikoa du, bi dorre nabarmen, oinplano karratua kupula txiki batez errematatua.
– Jaime Urrutia kalean aurrera.
17. zenbakian Arozene jauregia dugu, XVII. Mendekoa. Barrokoa, arku formako ataria era hiru lehio abuhardillatuak dituena.
Aurrera segituz arkupe ederra topatuko dugu, parean “plaza de abastos” zegoen, gaur egun liburutegia dena.
46. zenbakiaren parean Istekonea Etxea dago, bere armarria azpimarratu behar da.
Antzinago jarraituz Muniartea zubia gurutzatu daiteke eta Txokoto auzora iritsiko gara.

2. Eguna

ELIZONDO

Elizondo ezagutzeko paseotxo bat eman behar da. Bi kale dira aipagarriak: Jaime Urrutia eta Braulio Iriarte.
–  Udaletxea: Foruen plazan dago, arkitektura barrokoko eraikin ederra. 1695ean eraikitzen hacia.
–  Plazaren ondoan Abesbatzaren plaza dago, Xabier Santxotenaren eskultura-iturria ere bertan ikusi daiteke, Juanito Eraso zuzendariaren omenez egina.
– Plazaren parez- pare Paularena Etxea dago, indianoen etxeen adibide argia XIX. Mendekoa.
– Udaletxe ondoan Arizkunenea jauregia topatuko dugu 1730ean eraikia. Estilo barrokoa du, U formako oinplano. Egun Kultur Etxea da eta urtean zehar hainbat erakusketa eta ekultur ekimen bertan egiten dira.
– Santiago kalean eliza dago kokatuta. 1916-25 urteen artean eraikia, XVI. Mendeko eliza zaharraren ordezkoa. Eliza zaharra Arizkunenea parean zegoen baina 1913ko uholdeek desegin zuten. Egungo elizak itxura neogotikoa du, bi dorre nabarmen, oinplano karratua kupula txiki batez errematatua.
– Jaime Urrutia kalean aurrera.
17. zenbakian Arozene jauregia dugu, XVII. Mendekoa. Barrokoa, arku formako ataria era hiru lehio abuhardillatuak dituena.
Aurrera segituz arkupe ederra topatuko dugu, parean “plaza de abastos” zegoen, gaur egun liburutegia dena.
46. zenbakiaren parean Istekonea Etxea dago, bere armarria azpimarratu behar da.
Antzinago jarraituz Muniartea zubia gurutzatu daiteke eta Txokoto auzora iritsiko gara.

– Braulio Iriarte  kalean Puriosenea Etxea dago, XV. Mende bukaerako eraikina, gotiko elementuak dituena.
Bertan Baztan Museoa dago kokatua, bai eta informazio bulegoa ere. Tlfna 948 581517

ELBETE

Elbetek bi auzo ditu, karreteraren bi aldetara; alde batera Karrika handi auzoa dago, bestera Karrika txar. Karrik handin eliza, lixutokia, pilotalekua, ostatua, herriko etxea eta eskola daude. Karrika Txarren Jarola jauregia da nabarmentzekoa.  Jauregiaren lurretan, zubiaren parean, Baztango Batzarrea biltzen zen. Bertan hartutako erabakiei esker lortu zen besteak beste “Hidalguia” baztandarrentzat.
Lixutegiak erabilera bat baino gehiago izan ditu, hortaz, elememtu ugariz osatuta dago: iturria (lixutegia hornitzen duena) eta aziendarendako aska sahietsaldean atxikia.
Eliza XVI. Mendean eraikia izan bazen ere gaurko itxura XVIII. Mendekoa da, klaustro batez inguratuta dago eta disko formako hilarri batzuk ikus daitezke.

GARTZAIN

Aintzinako auzoan Iturbidea jauregia dago, baserri itxurakoa. Jabe asko izan dituen arren ezagunena Agustin de Iturbe izan zen 1822an Mexikoko enperadore izendatua.
Hilerrian 40 hilobik harlauza bitxiak dauzkate, hauetan etxearen izena eta urtea ageri dira, gehienak XVIII mendekoak.
Elizaren barnean gaztain egurrez egindako korua aipagarria da,erliebeduna. Erretabloan, San Jose eta haurrarena nabarmentzen da, 1787an marmolez landua.

LEKAROZ

Estetikoki arras garrantzitsuak diren  hainbat baserri daude. Aipagarria da Oharrizko palazioa ere.

INFERNUKO ERROTA: Orabideako parajean ezkutatuta dago, errota zahar bat da, bertara ailegatzeko oinez joan behar da bidexka batetik baso Eder bat zeharkatuz izen bera duen errekaren ondoan. Bidea akitzean ur-jauzi baten gainean, zintzilik dagoela dirudien eraikina aurkitzen da, horixe bera da Infernuko errota.

3. Eguna

ARIZKUN / ERRATZU

Bertan Aingeruen Ama Birjinaren komentua dago XVIII. Mendekoa, estilo barroko ikusgarria.
San Juan Batailatzailearen eliza, erretablo Eder bat du, haren erdian Errosarioko Ama Birjinaren  eskultura nabarmentzen da.
Arkitektura zibilari dagokionez aipagarria da Gamioxarrea dolaretxea, dolare hau barrokoa da, berreskuratu eta zaharberritua dago. Urtero kirikoketa festa egiten da Jo ala Jo Kultur elkartearen eskutik, bestan elkarte honetako kideek sagarra lantzen dute sagardoaren prozesua irudikatuz garai batean egiten zen bezelaxe. Bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen da jai egun honetan.
Ordoki auzoan, Erratzu eta Arizkungo errepidearen bidegurutzean, laxo zelai bat dago, pilota joku zaharrenetakoa garai batean artzainak mendietan aritzen ziren laxoan. Zelaia

Santxotena Parke Museoa. Xabier Santxotena eskulturgilearen lanak ikusi daitezke bertan, zortzi bordatan banatuta, bakoitzean egurrezko eskulturak ikus daitezke. Euskal mitología da protagonista haren lanetan. Tlfna 948453191.

Erratzun badire jauregi eta etxe dotoreak: Etxebeltzea, Apeztegia, Etxenikea, Iriartea…
San Pedro eliza XVI. Mendekoa, aipagarriak dira bere ezkil-dorre barrokoa eta absidearen forma oktogonala

Xorroxin ur-jauzia. Lau metroko jauzia dueña, baso ederrez inguratua. Bertako urak dira Baztan errekari sormena ematen diotenak. Bertara iristeko bidexka seinalatuta dago.

AZPILKUETA

Azpilikuetako jauregia, erdi-aroko dorretxea, defentsarako gotorlekua. San Francisco Xabierren amaren familiaren sortetxea.
San Andres eliza, oinoplano berriko eraikin barrokoa, XVIII. Mendeko erretaula-multzo aipagarria du.
Iriartea Etxea, Apaioa auzoan, arku konkortuko gorapea du eta balkoi luze ikusgarria hirugarren solairuan. Aintzinako aldean armarri berezia gizaki baten aurpegia baitu.

AMAIUR

Arkitektura aberatsa eta anitza du. Borda, leinu etxe, Arretxea jauregia, Arriada Etxea (XVI.mendean herriko batzarra ospatzen zen Etxea) Ama Birjinaren eliza. Erdi Arokoa, órgano erromantiko ikusgarria du Cavaille Col organogille fratsez famatuak egina.
Arkitektura zibilari dagokionez, Amaiurrek mantentzen ditu  lisutegia eta errota XVIII. Mendekoa, bertan bisita gidatuak eskeintzen dira gaur egun. Tlfna 619955709

Amaiurko Gaztelua: hau izan zen Gaztelakoen konkistan Nafarroako Erresumaren erresistentziarako azken gotorlekuetako bat, 1522an ehunka persona gutxi batzuk bertan babestu ziren eta aurre egin zioten Najerako Dukea eta Leringo Kondearen tropen milaka soldaduei. Gaur egun Aranzadi elkartearn lanari esker gaztelu  honek argia ikusi du eta bisitatu ahal da.