Taloak findu gabeko arto-irinez, ur beroz eta gatz pixka batez eginiko opil, zapal eta biribilak dira. Egun hainbat osagai bildurik (txistorra, gasna, hirugiharra edo txokolatea normalean) jaten dira.

Mendetan taloak Baztango familien elikadura oinarria izan dira. Izan ere, gari-irin urri zegoen eta ezin zen orain jaten dugun ogi modukorik egin. Egun bi errota daude Baztanen eta arto-irina ehotzeaz gain bisita gidatuak egiten dituzte bai eta taloak dastatzeko aukera eskaini ere hurbiltzen diren bisitariei.

Non aurkitu

Amaiurko errota (Amaiur)

T.619 955 709

www.amaiurkoerrota.com

Etxaideko errota (Elizondo)

T. 609 828 010