Herriko etxeen eta jauregien arkitektura azpimarratzekoak dira: Jarola jauregia, leinu-etxea, XVII. mendean hasi ziren eraikitzen. Eraikin ederra da, barroko estilokoa. Aitzinaldea harlanduzkoa da. Baztango etxerik nobleenetako bat da.
Askoa jauregia, leinu-etxea. Jauregiaren portada dotorea zutabe klasikoz eta balkoi armarridunez apainduta dago. Askoako zubiaren ondoan, Batzar Nagusia elkartzen zen, Baztani zegozkion aferak aztertze aldera.
Aipatzekoa da Santa Kruz eliza. Kapera nagusiko erretaula Juan Gazteluzarkoak egin zuen, Antxieta famatuaren ikasleak. Barnean dagoen San Migel Goiaingerua eskultura erromanistaren ikonografiarik hoberenetakoa da.
Elizaren gibelean, berriki artio erabilia izan den antzinako ikuztegia dago.
Herriko bestak, herriko zaindari Santa Kruzen omenez ospatzen dira, irailaren 14an.