Berroeta Martin Luis Etxeberriaren sorterria da. Baztandar hori distira handiko brigadier karlista izan zen, eta gertakari historiko deigarri baten protagonista. Baztango alkatea izan zen, bai eta gerra-kapitaina ere.

Berroetako etxeak nabarmenak dira; Iriartea eta etxeko armarria, batez ere.

Herriko eliza Tourseko San Martinen ohoretan eraiki zuten.

Herriko bestak Mendekoste egunean ospatzen dira (maiatzean edo ekainean).

Nola iritsi - mapa

Iruñetik 35 km-ra dago. Berroetara heltzeko, NA-2540 errepidea hartu behar da, bai Iruritan barrena, bai N-121-A errepidetik etorrita, Almandozko tunelaren irteeran eskuinaldera dagoen desbideratzea hartuta.

Argazki galeria