Baztan ezagutzeko modurik hoberena bertan egun batzuk pasatzea eta txoko guztiak ikustea denez, ostatu hartzeko mota desberdineko establezimendu ugari aurkitu dezakezu.
Herri guztietan dituzu landetxeak, guztiak bertako arkitekturaren adierazgarri diren baserri eta jauregi ederretan. Aterpeak ere badaude Baztanen eta halakoetan aise eginen duzu bat mendizale, txirrindulari eta Done Jakue bideko erromesekin. Hotel eta hostal ederrak, apartamentuak eta baita kanpin bat ere badugu harenean.
Informazio eguneratua Nafarroako turismo webgunean aurkituko duzu.