J. Oteiza Museo Etnografikoa/Javier Cigaren Bilduma

Puriosenea etxean dago, Elizondo herriko eraikin zaharrenetako batean. Baztango Museoak hiru bilduma biltzen ditu: etnografikoa, megalitikoa eta margo-bilduma.
Bilduma etnografikoak Baztango bailarako memoria gorde nahi du eta, horretarako, Nafarroako mendebaldeko Pirinioetako bazter berde hauei tinko atxikiak dauden ohiturak eta usadioak erakutsiz. Honela, eraikin honetako ateak zeharkatzearekin batera, antzinako herri azoka batean murgilduko zara, eta lanbide zaharrak eta XIX. mendeko baztandarren folklorea, jantziak eta musika ezagutuko dituzu.

Beheko solairuan hainbat pieza megalitiko daude, bailara osoan zehar markaturiko ibilbideekin batera Baztango aberastasun megalitikoaren berri ematen dutenak

Azkenik, zaharberritze lan handi baten ondoren, museoan Javier Cigaren 60 margolan bilduta daude, balio handikoak. Ciga da XX. mendeko lehen erdiko Baztan ibarraren errealitatea hobekien islatu zuen margolaria.
Gaur egun Turismo Bulegoa hemen kokaturik dago.

Nola iritsi