Baztango udalerria Nafarroako iparraldean dago, 376,8 km2 ditu eta Foru Komunitateko nahiz Euskal Herriko udalerririk zabalena da.
Baztango kokapen zehatza hauxe da: 2⁰10’10″ ekialdera eta 43⁰8’45″ iparraldera. Mendebaldean honako hauek ditu mugakide, Donamaria, Bertizarana eta Etxalar; hegoaldean, Kintoko eta Erregereneko mendiak, Lantz, Anue eta Ultzamako herri-basoak; ekialdean, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepel; eta iparraldean, Sara, Ainhoa, Ezpeleta, Itsasu, Bidarrai, Zugarramurdi eta Urdazubi.