Gaztanbera gatzatutako ardi-esnez egindako azken-burukoa da eta postre bezala jaten da azukrez edo eztiz lagundurik.

Gatzatua hainbat modu eta eratan presta daiteke, baina ondoren deskribatuko duguna da etxeko gaztanbera prestatzeko tradiziozko modua, Baztango baserrietan eta mendian, oro har, egiten dena.

6 lagunendako osagaiak:

•    Litro 1 ardi-esne.

•    Gatzagi-orri bat.

•    Errekako 3 harri biribil (errekarriak).

•    Zurezko ontzi 1 (kaikua).

Prestaketa:

 Errekako harriak labean jarri eta berotu bitartean, bota esnea zurezko ontzira; kaikura, alegia. Harriak bero-bero daudenean, sartu esnetan banaka-banaka eta kontuz. Urtu gatzagi-orria esne pixka batean, eta ondoren, erantsi kaikuan geneukan esnera. Kaikuko esnea bero egonen da harriengatik. Irabiatu esnea zurezko koilara batez eta bota buztinezko kaikuetara. Ondoren hozten utzi. Ontziak aluminio-paperaz estaliko ditugu, gaztanberak zapore arrarorik har ez dezan.

Aurkezpena: 

Gaztanbera hotz hartu behar da, azukrearekin edo eztiarekin, eta intxaurrez lagunduta.

Non aurkitu

Urte-sasoiko produktua (negu-udaberrian) Baztango jatetxetan.