Ongi etorri Baztanera, Ongi etorri zuen etxera!

Baztan bailara ezagutzeko informazio turistiko baliagarria aurkituko duzue hemen; herrietatik ibiltzeko gida praktikoak, haranak eskaintzen dituen zerbitzuak, ostatu hartzeko establezimenduak, mendi ibilbideak, agenda, bisita gidatuak, museoak, ondare natural eta kulturala ezagutzeko informazioa, turismo aktiboa, gastronomia, bestak, webgunetik jaisteko mapak…

Baztanek paisaia ikusgarria du, mendi lerro leunek ibarraren zeruertza itxuraturik. Bidasoa errekaren sorburua Baztanen dago, Nafarroa hezearen bihotz-bihotzean. Bidexkak, mendiak eta errekak sigi-saga dabiltza haranean borda, jauregi eta baserrien artean. Baztandarrak naturarekin bat bizi eta tradizio nahiz ohitura zaharrei bizirik iraunarazi diete. Milaka urtez Nafarroako hizkuntza izan dena ere bizi-bizirik dago. Baztanen euskaraz mintzatzen da.

Hamabortz herri Nafarroako udalerririk zabalenean elkarturik, mugarririk gabe. Baztango auzotasun eskubideei eutsiz, herritar guztiek dute herri-lurretako belaiak, ura eta egurra erabitzeko eskubidea. Elezahar eta kondaira gogoangarri anitzen gaia dugu Baztan, zirraragarri bezain ahaztezina.

15 Herri
7848 Biztanle
12700 Bisita 2016an
100 Ekintza